2013/06/18

Agur baino, LASTER ARTE!!

Duela bi hilabete desalojatu ninduten, baina horrek ez du esan nahi Bakioko gazteriaren proiektua hil denik. Proiektua eta borrokatzeko arrazoiak oraindik bizirik daude eta!

Baina, nirekin batera, blog honen bizia ere badoa...

Hala ere, Bakiotar gazteen berrien berri izan ahal izateko hona hemen haien bloga:


Besterik gabe, eskerrik asko danoi eta LASTER ARTE!!

2013/04/26

Desalojo eguna heldu da

Goiz gogorra gaurkoa, azkenean heldu baita desalojoaren eguna. 10:30ak bueltan hasi dira lehen berriak zabaltzen: “Zipaioak gaztetxean”.

Bertara hurbildu direnen hitzetan hasieran jarrera harroa eduki du haietako batek, baina orduak aurrera joan ahala giroa baretzen joan da eta jarrera ere egokiagoa izan da. Ertzainekin batera epaitegietako bi ordezkari, jabearen abokatua eta promotorako bi ordezkari ere bertan egon dira.

12:00ak aldera, jabearen abokatua bertan baturik zeuden gazteengana hurbildu da. Helarazi die datorren asteko egunen baten, adostutako batean, joan gaitezkeela bertan dagoen materialaren bila; eraikina guztiz itxi baino lehen.

Eraikinaren egoera eta jabearen proiektu berriaren ondorioz desalojatu dute Torrea Gaztetxea. Hala ere, horrek ez du esan nahi proiektua akatu dutenik, ezta Bakioko gazteriak borrokari ekingo ez dionik.  

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!

2013/04/08

Azken erasoak!!

4 urte ta gero Torrea bizirik!

4 urte pasa dira gure ilusio eta gogo guztiekin Bakion gaztetxe bat amestetik egi bihurtzera pasa ginenetik. 4 urte, herriko gazteen lanarekin utsik zegoen eraikin bati bizitza ematen hasi ginenetik eta 4 urte, guztion lanarekin, Torrea gaztetxean herriari zuzenduriko ekintzak antolatzeari ekin genionetik. Hasieran markaturiko helburu batzuk burutzea lortu dugu, akatsak ere izan ditugu baina guztion ilusio eta indarrarekin Bakion gaztetxe bat izatea posible dela eta bai gazteok eta baita herriak ere, beharrezko duen toki bat dela erakustea lortu dugu. Hasieratik izan ditugu aurrera jarraitzeko arazoak, lehendabizi herritar batzuek Torrea gaztetxearen inguruan zabaldutako hitzak, ondoren bertan bizi izandako jendearekin izandako tirabirak eta jasandako lapurretak eta azkena izango zela uste genuen gaztetxearen aurkako denuntzia. Guzti hau notizia txarren bukaera zelakoan geundenean eta hemendik aurrera ze bide jarraitu aztertzen geundenean, gaztetxeak erasoak jasan ditu. Lehendabizi San Jose eguna ospatzen zebiltzan zenbait artaburu gaztetxera sartu eta ingurua zikindu zuten. Azken egunetan aldiz ume kuadrila batek beste zereginik ez zuenez, guztiz txikitu du gaztetxea. Kristal bat bera ere ez dute bere tokian utzi, ate guztiak txikitu dituzte eta extintore hautsez bete dituzte gela guztiak. Torrea gaztetxea herriaren eta herriarentzako proiektua da, batzuek ez dute begi honez ikusiko eta beste batzuei min egingo die honek aurrera egiteak baina guk gurean jarraituko dugu.

4 urte ta gero Torrea bizirik!


2013/02/05

Desde Galiza...a Torrea!!

Datorren zapatuan Torrea Gaztetxean Galizia izango dugu bisitan. Bertatik bi musiko datoz eta galiziar zapore eta doinuz beteko diute gaztetxea. Galiziar jakiak eta gaita soinuez gain, hango gazte mugimenduari buruzko hitzaldia ere izango dugu.

Vem e anima-te!!


2013/01/29

U26: Eskerrik asko denoi!

Eskerrik asko bihotz-bihotzez zapatuan gaztetxera hurbildu zineten guztioi.

Eskerrik asko mus eta bertso txapelketan parte hartu edota hauek ikustera gerturatu zineten guztioi.

Eskerrik asko zuen atxikimenduekin berotasuna erakutsi zeniguten guztioi.

Eskerrik asko Talde Sorpresa, Stupenda Jones eta Akerbeltz taldeei.

Eskerrik zintzoena guregan sinisten duzuenoi!!

Oharra: eguneko edozein dokumentu grafiko badaukazue torreagaztetxea@gmail.com helbide elektronikora bidali mesedez!

2013/01/22

Bertso txapelketaren oinarriak

Larunbateko Gaztetxe Eguneko bertso txapelketan parte hartzeko honako hau kontuan izan behar duzue:

  • Euskaraz izan behar da
  • Gaztetxearekin lotutako gaia
  • Nahi duzuen neurrikoa
  • Nahi duzuen doinuan
  • Nahi duzuen luzeerakoa
  • Banaka, binaka edo taldeka izan daiteke
Beraz, hasi zaitezte arkatzak zorrozten eginda eramateko aukera baitago!!

U26: Gaztetxe eguna

Zapatu honetan gaztetxean
egongo gara batera.
Txapelketa bi dekoguz bertan
parte hartzeko aukera.
Sari bikaina irabazteko
zatoz bizkor gaztetxera.
Bertsoa botata nahikoa da ta
entzuteko saiakera.

Bertsotan abila ez bazarazu
proba ezazu musera.
Kontzertuak ere badekoguz
zatoz hauek gozatzera.
Hurbildu zaitez mesedez hona
argazkia egitera.
Zuen taupada bakotxagatik
musu bana eta kera.

(Doinua: "Aita-semak tabernan daude")

2013/01/17

Gaztetxe Eguna 2013

Kaixo lagunok!

Garai latzak izan arren, Gaztetxe Eguna ospatzeko irrikaz gaude! Horregatik prestatu dugu honako egitarau goxo eta ezin hobea!


 Plan paregabea ezta!

Anima zaitezte!!

2013/01/15

Eman zure atxikimendua!!

Garai latzak eta ezjakintasunez beteak bizitzen gabiltza Torrea Gaztetxean, horregatik orain da momentua lau haizetara zabaltzeko proiektu honi ematen diozuen babesa.

Nola?
Argazki simple bat edota bideo xume bat gurera bidalita adieraz zenezake babesa!

Beraz, har itzazue kamarak eta EMAN ZUEN ATXIKIMENDUA!!


2013/01/14

Urtarrilak 11 : Eskerrik asko!!

"Taupadaka...Torrea bizirik!!" kanpaina iada martxan dago, eta pasadan barikuan eginiko ekintza oso arrakastatsua izan zen. Iragarri bezala, fieltro tailerrean kanpainaren irudia egin genuen, Tximeletak filmea ikusgai izan zen eta afari goxo eta girotsuaz gozatu genuen.

Hona hemen egun horretako zenbait argazkiz eginiko collage-a!
Eskerrik asko bertara hurbildu zineten guztioi, eta besteoi...ea hurrengoan animatzen zareten!!