2012/12/29

Batzarra!!!!

Kaixo,

gaur bertan abokatuarekin hitz egin dugu eta geneuzkan galderak erantzun eta kezkak argitu dizkigu. Ondorioz, eta Torrea Gaztetxeak bizi duen gaur egungo egoera kontuan izanik, hurrengo igandeko (abenduak 30 17:30tan) batzarraren deialdia luzatzen dizuegu. Bertan azken berriak eta gaztetxearekiko erabaki gogor eta zailak hartuko baitira.

Inoiz ezer izan bada gaztetxea zuentzat etor zaitezte eta lagundu ezazue une latz hauetan.


Hola,

hoy hemos hablado con el abogado y nos ha respondido a las preguntas y aclarado las preocupaciones que teníamos. Por lo tanto, y teniendo en cuenta la situación actual del Torrea Gaztetxea, os llamamos a que acudáis a la próxima reunión del domingo (30 de diciembre a las 17:30). Porque en ella se explicaran las ultimas noticias y se tomaran duras y difíciles decisiones en cuanto el gaztetxe.

Si alguna vez ha significado algo el gaztetxe para vosotros venid y ayudad en estos momentos difíciles.

2012/12/18

Eutsi Bakidxo!

Berrian argitaratutako iritzi artikulu paregabea!

Azken egunotan dena kontra dugula ematen du. Diputazioak PNVko udal gobernuaren proposamenari argi berdea eman dio. Argi berdea eman diote berriro ere Bakiodorreri. Asko gara erabakia sinistu ezinik gauden herritarrak. Ezin dugu ulertu, sistema honek hipotekak ordaindu ezinik dabiltzan herritarrak erailtzen dituen bitartean, PNVkoek zulora ekarri gaituen politika konponbide bezala planteatzea. Hau guztia gutxi balitz bezala, gaztetxea desalojo arriskuan dago. Hainbeste on egin duen proiektua pikutara bidali nahi dute. Oraindik gogoratzen dut Torrean antolatutako lehen gazte eguna, jolas txokoa martxan jarri genuen eguna, Akerbeltzen azken kontzertua, batzarrak, eztabaidak, bertan ikusitako pelikulak, txandak, bertso afariak, tupersexa, Agurtzaneren hitzaldia, ipuin kontalaria, Txan Magoa... Zenbat oroitzapen gozo.
Oasi bat izan da gure herrian. Bakiozor garaian, aurrera egin duen proiektu indartsu eta koloretsua. Orain, aldiz, dena arriskuan jarri nahi dute, gazteen proiektua, herritarron ongizatea, herritarron ametsak... Putzu beltz batera bidean gaudela ematen du. Baina, kontuz, ez gaitzatela engainatu, ez beldurtu. Guk amesten jarraitu behar dugu, proiektuak diseinatzen, herria bizitzen eta kolorez bustitzen. Gure eskuetan dago. Herritarrak egiten dugulako Bakidxo. Animo eta eutsi gogor! Hurrengo geltokia herritarrok erabaki behar dugu. (2012.12.18 Berria.com)

Eskerrik asko Amets jakinarazteagatik zure babesa!

2012/12/13

Denuntzia bat dago Torrearen kontra

AZKEN BERRIAK!!

“Taupadaka…Torrea bizirik!” lelopean hainbat ekintza prestatzen hasi ginen, lehena larunbat honetako batzar irekia, pinpon lehiaketa eta kontzertuak. Baina, azken berriak kontuan izanik, bertan behera utzi behar izan ditugu kontzertuak batzarrak behar duen denbora eta garrantzia eman ahal izateko.

Bagenekien gure gaztetxearen bizitasuna kolokan zegoela eta iazko giroa berreskuratzeko lanetan genbiltzan, baina aste honetan jakin izan dugunez DENUNTZIA BAT DAGO TORREAREN KONTRA.

Bizitasun eza eta denuntziaren gaiak kontuan izanik, ABENDUAK 15eko, larunbateko, BATZAR IREKIA inoiz baino garrantzitsuagoa dela erabaki dugu. Bertan, eta denon artean, zalantzak argitu eta erabakiak hartuko baititugu Torrea Gaztetxearen egoerari buruz.

ZATOZ ZUREA DENA ERAIKI ETA DEFENDATZERA!

ZATOZ TORREA GAZTETXERA!