2012/02/29

Martxoko bideo-emanaldiak

Kaixo lagunok!

Martxoko bariku guztietan arratsaldeko 20:30tan bideo-emanaldi bat egongo da Torrea Gaztetxean.




ZATOZ ETA GOZATU!!!!!

2012/02/16

Torrea Gaztetxeko 3 kideei elkarrizketa Gedarran

Kalean, sarean… azken aldian “o18= gaztetxe eguna bakion” leloa irakurtzen ari gara. Guzti honen barri izateko Torrea Gaztetxeko 3 kide elkarrizketatu ditugu. Hona hemen esandakoak:

1. Nortzuk ari zarete gaztetxe egun hau antolatzen?

Gaztetxe egunaren antolatzailea Torrea Gaztetxeko asanblada da, herriko adin ezberdineko kuadrila ezberdinetako gaztiek batuten gara bertan, gaur egun gutxi gora-behera 17-30 urte bitartekoak.

2. Zeintzuk dira egun honen helburuak?

Egun honetarako erabili dogun leloak ondo adierazten deuen moduen gure helburua, gaztetxea eta herriaren arteko harremana sustatzea da. Batetik, herriari (barriro be) erakustea Torrea Gaztetxea herrian lan eiteko prest dauela eragile moduen, ta bestetik, herriak Gaztetxeko ateak edozertarako (tailerrak antolatzeko, kuadrilarekin batzeko, elkarlanerako…) zabalik dekozela gogoraraztea: GAZTETXEA HERRIRA, HERRIA GAZTETXERA!

3. Nori zuzendua dago? Hau da, gazteentzako bakarrik da?

Torrea Gaztetxien eiten diren ekintza danak Bakioko zein kanpoko jentientzako zabalik dauz, ume, gazte zein heldu. Ta hori da berton antolatuten direzen ekintza danak harik eta aberasgarriauak eiten deuzen faktorie.

4. Zer aurkituko dugu gaztetxe egunean?

Gaztetxe eguneri atsaldeko 5etan emongotzegu hasikerie “Irakasleak” izeneko antzezlanagaz. Horren ostien, ta portutik hasite, kalejira bat eingo dogu herrieri Gaztetxerako bidie “erakusten” ta bitartien, edonork han eukiko dogun Gaztetxe mobileko horman ideia, proposamen ta hobekuntzak proposatzeko aukera eukiko deu. Gaztetxera heldu ta kuadrilak indarrak hartuteko pintxo-afaria egongo da. Horren ostien kuadrilen arteko playback lehiaketa egingo dogu “benetako musikariei” paso emon aurretik, izan bere, Noizean Behin, Esne Beltza ta Mendeku Itxua taldien kontzertuek eukiko doguz 22etatik aurrera. Ta gaba amaituteko DZ, Esne Beltzako DJa eukiko dogu.

5. Larunbatean gaztetxe eguna. Eta gero?

Azken asteotako lana Gaztetxe Egunaren antolakuntzan zentratu dogun arren, ez dogu bistez galdu izen gure Gaztetxien eguneroko dinamika eta hurrengo astietarako ekintzak be zehaztuten gabiz: dokumentalen emanaldiak, antzerki tailerra…

Era berian, GAZTETXEA HERRIRA, HERRIA GAZTETXERA ideian sakonduten jarraituteko konpromisoa hartu dogu, marraztu gure dogun herri eta gazte mugimendu koloretsu, parekide, borrokalari eta alaia Bakion errealidadie izen arte.

2012/02/07

Gaztetxea herrira, herria gaztetxera otsailak 18an

Gaztetxea herrira, herria gaztetxera lelopean antolatu dugu Gaztetxe Eguna bien arteko harremana sendotzeko. Otsailak 18an Bakioko Torrea Gaztetxeko Gaztetxe Eguna dela eta honako ekintza hauek antolatu dira:

19:00 - Kalejira portutik gaztetxera
21:00 - Pintxo afaria eta koadrilen arteko playback txapelketa
22:30 - Kontzertuak
    • Noizean behin
    • Mendeku Itxua
    • Esne Beltza Sound System
    • DZ


Zatoz eta goza ezazu!!


Bajo el lema Gaztetxea herrira, herria gaztetxera (el gaztetxe al pueblo, el pueblo al gaztetxe) se ha organizado el Gaztetxe eguna para reforzar la relación  entre ambos. El 18 de febrero debido al Gaztetxe Eguna del Gaztetxe Torrea de Bakio se han organizado estas actividades:


19:00 - Pasacalles desde el puerto hasta el gaztetxe
21:00 - Cena de pintxos y competición de playback entre cuadrillas
22:30 - Conciertos
    • Noizean behin
    • Mendeku Itxua
    • Esne Beltza Sound System
    • DZ
¡¡Venid y disfrutad!!

2012/02/02

Tailer beganoa bueltan da!!

Ostiral honetan ikastaro beganoa bueltan dator. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta honako hau sukaldatuko dugu:

            • Etxeko pasta saltsarekin
            • Etxeko ogia
            • Entsalada

Menuaren prezioa: 2€

Anima zaitezte!

*   *   *

Este viernes vuelve el taller vegano. Empezara a las 19:00 y cocinaremos:


            • Pasta casera con salsa
            • Pan casero
            • Ensalada

Precio menú 2€

¡Animate!