2012/01/31

Mendeku Itxua eta Esne Beltza Sound Sistem Gaztetxe Egunean

Aurtengo Gaztetxe Egunak helburu zehatz eta argi bat dauka : Herria eta Gaztetxearen arteko harremana sendotzea. Horretarako lehenengo momentutik herrian egiten diren ekintzak kontuan izan dira data aukeratzeko. Azkenean Otsailaren 18a aukeratu genuen, eta pixkanaka-pixkanaka ekintzak adosten eta kartela ixten goaz.

Herria eta Gaztetxearen harremana sendotzeko musika garrantzitsua denez, otsailak 18an kontzertu potente bi egongo dira Torrea Gaztetxean bertan: Mendeku Itxua eta Esne Beltza Sound Sistem.

Gogoratu data eta ondo apuntatu zuon agendetan!!

El Gaztetxe Eguna de este año tiene un objetivo claro: reforzar la relación entre el Pueblo y el Gaztetxe. Para ello se ha tenido en cuenta desde el primer momento las diversas actividades que hay en el pueblo para decidir la fecha. Al final decidimos el 18 de febrero, y poco a poco vamos acordando las actividades y cerrando el cartel.

Ya que la música es importante para reforzar la relación entre el pueblo y el Gaztetxe, el 18 de febrero habrá dos conciertos potentes: Mendeku Itxua y Esne Beltza Sound Sistem.

¡¡Recordad la fecha y apuntarla bien en vuestras agendas!!

2012/01/24

Zatoz eta ezagutu zure seme alaben hezitzaileak!!

Badakizuenez datorren otsailaren 18an Bakidxoko Torrea Gaztetxea "Gaztetxe Eguna" ospatuko dugu, eta esan bezala zenbait ekintza prestatu ditugu. Horietako bat hauxe da: Irakasleak antzezlana. Gazte eta helduentzako antzerkia da, eta Zeztoako Hitzan honako laburpentxo hau dator:

"Azurmendi Lehen Hezkuntzako tutorea da, eta guztiz estresaturik bizi da, azterketak zuzendu eta zuzendu. Antsorregi, aitzitik, soinketako irakaslea da, eta tutoreak baino patxada handiagorekin hartzen du lanbidea. «Lehenengoak bere pena guztiak kontatuko ditu, eta bigarrena, berriz, bere kasara ibiliko da. Horrekin batera, lehengo eta oraingo irakaskuntza alderatu nahi izan dute. Betiere, umorearekin eta ironia ukituarekin azalduta», nabarmendu du.
Bakarrizketa batekin hasten da antzezlana. Bakarrizketa hori Antsorregi berak egingo du, eta familia bazkarien inguruko gorabehera guztiak jarriko ditu mahai gainean. «Antzeztuko dudan pertsonaiaren aurkezpen moduko zerbait da. Ikusleak jakin dezan nolakoa den». Jarraian, irakasleen istorioan murgilduko dira bete-betean bi aktoreak." (2012.01.24)
ETORRI ETA GOZATU!!


Como ya sabéis el 18 de febrero en el Torrea Gaztetxea de Bakio celebraremos el "Gaztetxe Eguna", y como adelantamos habrá distintas actividades ese día. Una de ellas es la obra de teatro llamada "Irakasleak" (profesores). Es una obra para jóvenes y adultos íntegramente en euskera.
¡¡VEN Y DIVIÉRTETE!!

2012/01/23

Badator Gaztetxe Eguna!!

Otsailaren 18an Bakidxoko Torrea Gaztetxean Gaztetxe Eguna ospatuko dugu! Egun horren helburu nagusia Gaztetxea eta herriaren arteko harremana sendotzea da, eta horretarako zenbait ekintza desberdin antolatu ditugu! Haien berri hurrengo egunetan emango dizuegu!

Animatu, gozatu eta erabili!
Gaztetxea zuona da!
Gurea!


*   *   *



¡El 18 de febrero en el Torrea Gaztetxea de Bakio celebraremos el "Gaztetxe Eguna" (Día del Gaztetxe)! ¡El principal objetivo de ese día es reforzar la relación entre el pueblo y el Gaztetxe, y para ello hemos organizado distintas actividades! ¡En los próximos días os daremos mas información sobre ellas!

¡ Anímate, gozalo y úsalo!

¡El Gaztetxe es vuestro!
¡Nuestro!