2012/12/29

Batzarra!!!!

Kaixo,

gaur bertan abokatuarekin hitz egin dugu eta geneuzkan galderak erantzun eta kezkak argitu dizkigu. Ondorioz, eta Torrea Gaztetxeak bizi duen gaur egungo egoera kontuan izanik, hurrengo igandeko (abenduak 30 17:30tan) batzarraren deialdia luzatzen dizuegu. Bertan azken berriak eta gaztetxearekiko erabaki gogor eta zailak hartuko baitira.

Inoiz ezer izan bada gaztetxea zuentzat etor zaitezte eta lagundu ezazue une latz hauetan.


Hola,

hoy hemos hablado con el abogado y nos ha respondido a las preguntas y aclarado las preocupaciones que teníamos. Por lo tanto, y teniendo en cuenta la situación actual del Torrea Gaztetxea, os llamamos a que acudáis a la próxima reunión del domingo (30 de diciembre a las 17:30). Porque en ella se explicaran las ultimas noticias y se tomaran duras y difíciles decisiones en cuanto el gaztetxe.

Si alguna vez ha significado algo el gaztetxe para vosotros venid y ayudad en estos momentos difíciles.

2012/12/18

Eutsi Bakidxo!

Berrian argitaratutako iritzi artikulu paregabea!

Azken egunotan dena kontra dugula ematen du. Diputazioak PNVko udal gobernuaren proposamenari argi berdea eman dio. Argi berdea eman diote berriro ere Bakiodorreri. Asko gara erabakia sinistu ezinik gauden herritarrak. Ezin dugu ulertu, sistema honek hipotekak ordaindu ezinik dabiltzan herritarrak erailtzen dituen bitartean, PNVkoek zulora ekarri gaituen politika konponbide bezala planteatzea. Hau guztia gutxi balitz bezala, gaztetxea desalojo arriskuan dago. Hainbeste on egin duen proiektua pikutara bidali nahi dute. Oraindik gogoratzen dut Torrean antolatutako lehen gazte eguna, jolas txokoa martxan jarri genuen eguna, Akerbeltzen azken kontzertua, batzarrak, eztabaidak, bertan ikusitako pelikulak, txandak, bertso afariak, tupersexa, Agurtzaneren hitzaldia, ipuin kontalaria, Txan Magoa... Zenbat oroitzapen gozo.
Oasi bat izan da gure herrian. Bakiozor garaian, aurrera egin duen proiektu indartsu eta koloretsua. Orain, aldiz, dena arriskuan jarri nahi dute, gazteen proiektua, herritarron ongizatea, herritarron ametsak... Putzu beltz batera bidean gaudela ematen du. Baina, kontuz, ez gaitzatela engainatu, ez beldurtu. Guk amesten jarraitu behar dugu, proiektuak diseinatzen, herria bizitzen eta kolorez bustitzen. Gure eskuetan dago. Herritarrak egiten dugulako Bakidxo. Animo eta eutsi gogor! Hurrengo geltokia herritarrok erabaki behar dugu. (2012.12.18 Berria.com)

Eskerrik asko Amets jakinarazteagatik zure babesa!

2012/12/13

Denuntzia bat dago Torrearen kontra

AZKEN BERRIAK!!

“Taupadaka…Torrea bizirik!” lelopean hainbat ekintza prestatzen hasi ginen, lehena larunbat honetako batzar irekia, pinpon lehiaketa eta kontzertuak. Baina, azken berriak kontuan izanik, bertan behera utzi behar izan ditugu kontzertuak batzarrak behar duen denbora eta garrantzia eman ahal izateko.

Bagenekien gure gaztetxearen bizitasuna kolokan zegoela eta iazko giroa berreskuratzeko lanetan genbiltzan, baina aste honetan jakin izan dugunez DENUNTZIA BAT DAGO TORREAREN KONTRA.

Bizitasun eza eta denuntziaren gaiak kontuan izanik, ABENDUAK 15eko, larunbateko, BATZAR IREKIA inoiz baino garrantzitsuagoa dela erabaki dugu. Bertan, eta denon artean, zalantzak argitu eta erabakiak hartuko baititugu Torrea Gaztetxearen egoerari buruz.

ZATOZ ZUREA DENA ERAIKI ETA DEFENDATZERA!

ZATOZ TORREA GAZTETXERA!


2012/10/31

Torrea Gaztetxea Arriskuan!!

TORREA GAZTETXEA DESALOJO ARRISKUAN!!

GAUR GOIZEAN ERTZAINAK AGERTU ETA PERTSONA BAT IDENTIFIKATU ONDOREN JABEAK SALAKETA JARRI DUELA JAKIN DUGU.

 21:00ETAN ASANBLADA IREKIA GAZTETXEAN ETA ADI DEIALDIEI!!!


2012/10/17

Oktober Jaia

Datorren zapatuan Torrea Gaztetxean Oktober Jaia ospatuko dugu, zertan datzan jakin nahi dozu?

ADI EGITARAUARI!!

19: 00 GARAGARDO KATA
Zer dakigu garagardoari buruz? Badakigu edozein supermekatuetan dauden garagardoen artean desberdintzen? Ezagutzen ditugu garagardo mota desberdinak? Zer da Lagerra? Zer da ale garagardoa? Zapore desberdinak daude baina badakizu zure gustukuena sailkatzen? Kata honen bidez galdera hauei erantzuten saiatuko gara!

21:00 AFARI TRADIZIONALA
Salchichak gustoko? alemandiar entsalada ezagutzen dozu? Kataren ondoren salgai egongo dira tabernan

22:00 KONTZERTUAK: LUPULO + DJ
Lupulo taldearen kontzertua Garagardo batekin disfrutatzeko kontzertua eta tabernan garagardo mota desberdinak egongo direnez... erosi bat eta kontzertuaz gozatu! Katara joan bazara... ezagutuko dozu ze garagardo eskatu nahi dozun! Animatu eta gozatu!
GAINERA; kontzertuaren ondoren, DJ ezagun baten abestiak izango doguz jaiarekin seguitzeko...

ANIMATU!!!!!!!!!!!!! itzela izango da eta!



BAT, BI , HIRU, LAU KAAAAAAAAAAAAAAAATAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA

2012/09/25

ZUMETZAGATIK DANOK GAZTETXERA

Zapatu honetan, irailaren 29an, San Migel eguna ospatuko da Bakion eta bertako Gazte Asanbladak Izargi taldearen erromeria antolatu dau Zumetzagako jaiari bukaera ederra emoteko. Beraz, zapatua honetan…



ZUMETZAGATIK DANOK GAZTETXERA!!!



Este sábado, 29 de septiembre, se celebrara en Bakio el día de San Miguel y la Gazte Asanblada ha organizado una romería con el grupo Izargi para finalizar un gran día. Por lo tanto, este sábado...

¡¡¡DE ZUMETZAGA TODOS AL GAZTETXE!!!

2012/05/08

Torrea Gaztetxean Euskaraz!!

Torrea Gaztetxean ere posible delako euskaraz bizitzea, eta horretan gabizelako!!


Torrea Gaztetxean
euskaraz bizi nahi dugu!!!!

2012/03/08

Vindicación

Gaurko eguna kontuan izanik Bakioko Torrea Gaztetxean bihar barikua, martxoak 9, ikusgai egongo da Susana Koskaren Vindicación documentala. Hona hemen dokumentalaren trailerra:


Con motivo del día de hoy, en el Torrea Gaztetxea de Bakio mañana viernes, 9 de marzo, se podrá ver el documental Vindicación de Susana Koska. Este es el trailer del documental:

2012/02/29

Martxoko bideo-emanaldiak

Kaixo lagunok!

Martxoko bariku guztietan arratsaldeko 20:30tan bideo-emanaldi bat egongo da Torrea Gaztetxean.




ZATOZ ETA GOZATU!!!!!

2012/02/16

Torrea Gaztetxeko 3 kideei elkarrizketa Gedarran

Kalean, sarean… azken aldian “o18= gaztetxe eguna bakion” leloa irakurtzen ari gara. Guzti honen barri izateko Torrea Gaztetxeko 3 kide elkarrizketatu ditugu. Hona hemen esandakoak:

1. Nortzuk ari zarete gaztetxe egun hau antolatzen?

Gaztetxe egunaren antolatzailea Torrea Gaztetxeko asanblada da, herriko adin ezberdineko kuadrila ezberdinetako gaztiek batuten gara bertan, gaur egun gutxi gora-behera 17-30 urte bitartekoak.

2. Zeintzuk dira egun honen helburuak?

Egun honetarako erabili dogun leloak ondo adierazten deuen moduen gure helburua, gaztetxea eta herriaren arteko harremana sustatzea da. Batetik, herriari (barriro be) erakustea Torrea Gaztetxea herrian lan eiteko prest dauela eragile moduen, ta bestetik, herriak Gaztetxeko ateak edozertarako (tailerrak antolatzeko, kuadrilarekin batzeko, elkarlanerako…) zabalik dekozela gogoraraztea: GAZTETXEA HERRIRA, HERRIA GAZTETXERA!

3. Nori zuzendua dago? Hau da, gazteentzako bakarrik da?

Torrea Gaztetxien eiten diren ekintza danak Bakioko zein kanpoko jentientzako zabalik dauz, ume, gazte zein heldu. Ta hori da berton antolatuten direzen ekintza danak harik eta aberasgarriauak eiten deuzen faktorie.

4. Zer aurkituko dugu gaztetxe egunean?

Gaztetxe eguneri atsaldeko 5etan emongotzegu hasikerie “Irakasleak” izeneko antzezlanagaz. Horren ostien, ta portutik hasite, kalejira bat eingo dogu herrieri Gaztetxerako bidie “erakusten” ta bitartien, edonork han eukiko dogun Gaztetxe mobileko horman ideia, proposamen ta hobekuntzak proposatzeko aukera eukiko deu. Gaztetxera heldu ta kuadrilak indarrak hartuteko pintxo-afaria egongo da. Horren ostien kuadrilen arteko playback lehiaketa egingo dogu “benetako musikariei” paso emon aurretik, izan bere, Noizean Behin, Esne Beltza ta Mendeku Itxua taldien kontzertuek eukiko doguz 22etatik aurrera. Ta gaba amaituteko DZ, Esne Beltzako DJa eukiko dogu.

5. Larunbatean gaztetxe eguna. Eta gero?

Azken asteotako lana Gaztetxe Egunaren antolakuntzan zentratu dogun arren, ez dogu bistez galdu izen gure Gaztetxien eguneroko dinamika eta hurrengo astietarako ekintzak be zehaztuten gabiz: dokumentalen emanaldiak, antzerki tailerra…

Era berian, GAZTETXEA HERRIRA, HERRIA GAZTETXERA ideian sakonduten jarraituteko konpromisoa hartu dogu, marraztu gure dogun herri eta gazte mugimendu koloretsu, parekide, borrokalari eta alaia Bakion errealidadie izen arte.

2012/02/07

Gaztetxea herrira, herria gaztetxera otsailak 18an

Gaztetxea herrira, herria gaztetxera lelopean antolatu dugu Gaztetxe Eguna bien arteko harremana sendotzeko. Otsailak 18an Bakioko Torrea Gaztetxeko Gaztetxe Eguna dela eta honako ekintza hauek antolatu dira:

19:00 - Kalejira portutik gaztetxera
21:00 - Pintxo afaria eta koadrilen arteko playback txapelketa
22:30 - Kontzertuak
    • Noizean behin
    • Mendeku Itxua
    • Esne Beltza Sound System
    • DZ


Zatoz eta goza ezazu!!


Bajo el lema Gaztetxea herrira, herria gaztetxera (el gaztetxe al pueblo, el pueblo al gaztetxe) se ha organizado el Gaztetxe eguna para reforzar la relación  entre ambos. El 18 de febrero debido al Gaztetxe Eguna del Gaztetxe Torrea de Bakio se han organizado estas actividades:


19:00 - Pasacalles desde el puerto hasta el gaztetxe
21:00 - Cena de pintxos y competición de playback entre cuadrillas
22:30 - Conciertos
    • Noizean behin
    • Mendeku Itxua
    • Esne Beltza Sound System
    • DZ
¡¡Venid y disfrutad!!

2012/02/02

Tailer beganoa bueltan da!!

Ostiral honetan ikastaro beganoa bueltan dator. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta honako hau sukaldatuko dugu:

            • Etxeko pasta saltsarekin
            • Etxeko ogia
            • Entsalada

Menuaren prezioa: 2€

Anima zaitezte!

*   *   *

Este viernes vuelve el taller vegano. Empezara a las 19:00 y cocinaremos:


            • Pasta casera con salsa
            • Pan casero
            • Ensalada

Precio menú 2€

¡Animate!

2012/01/31

Mendeku Itxua eta Esne Beltza Sound Sistem Gaztetxe Egunean

Aurtengo Gaztetxe Egunak helburu zehatz eta argi bat dauka : Herria eta Gaztetxearen arteko harremana sendotzea. Horretarako lehenengo momentutik herrian egiten diren ekintzak kontuan izan dira data aukeratzeko. Azkenean Otsailaren 18a aukeratu genuen, eta pixkanaka-pixkanaka ekintzak adosten eta kartela ixten goaz.

Herria eta Gaztetxearen harremana sendotzeko musika garrantzitsua denez, otsailak 18an kontzertu potente bi egongo dira Torrea Gaztetxean bertan: Mendeku Itxua eta Esne Beltza Sound Sistem.

Gogoratu data eta ondo apuntatu zuon agendetan!!

El Gaztetxe Eguna de este año tiene un objetivo claro: reforzar la relación entre el Pueblo y el Gaztetxe. Para ello se ha tenido en cuenta desde el primer momento las diversas actividades que hay en el pueblo para decidir la fecha. Al final decidimos el 18 de febrero, y poco a poco vamos acordando las actividades y cerrando el cartel.

Ya que la música es importante para reforzar la relación entre el pueblo y el Gaztetxe, el 18 de febrero habrá dos conciertos potentes: Mendeku Itxua y Esne Beltza Sound Sistem.

¡¡Recordad la fecha y apuntarla bien en vuestras agendas!!

2012/01/24

Zatoz eta ezagutu zure seme alaben hezitzaileak!!

Badakizuenez datorren otsailaren 18an Bakidxoko Torrea Gaztetxea "Gaztetxe Eguna" ospatuko dugu, eta esan bezala zenbait ekintza prestatu ditugu. Horietako bat hauxe da: Irakasleak antzezlana. Gazte eta helduentzako antzerkia da, eta Zeztoako Hitzan honako laburpentxo hau dator:

"Azurmendi Lehen Hezkuntzako tutorea da, eta guztiz estresaturik bizi da, azterketak zuzendu eta zuzendu. Antsorregi, aitzitik, soinketako irakaslea da, eta tutoreak baino patxada handiagorekin hartzen du lanbidea. «Lehenengoak bere pena guztiak kontatuko ditu, eta bigarrena, berriz, bere kasara ibiliko da. Horrekin batera, lehengo eta oraingo irakaskuntza alderatu nahi izan dute. Betiere, umorearekin eta ironia ukituarekin azalduta», nabarmendu du.
Bakarrizketa batekin hasten da antzezlana. Bakarrizketa hori Antsorregi berak egingo du, eta familia bazkarien inguruko gorabehera guztiak jarriko ditu mahai gainean. «Antzeztuko dudan pertsonaiaren aurkezpen moduko zerbait da. Ikusleak jakin dezan nolakoa den». Jarraian, irakasleen istorioan murgilduko dira bete-betean bi aktoreak." (2012.01.24)
ETORRI ETA GOZATU!!


Como ya sabéis el 18 de febrero en el Torrea Gaztetxea de Bakio celebraremos el "Gaztetxe Eguna", y como adelantamos habrá distintas actividades ese día. Una de ellas es la obra de teatro llamada "Irakasleak" (profesores). Es una obra para jóvenes y adultos íntegramente en euskera.
¡¡VEN Y DIVIÉRTETE!!

2012/01/23

Badator Gaztetxe Eguna!!

Otsailaren 18an Bakidxoko Torrea Gaztetxean Gaztetxe Eguna ospatuko dugu! Egun horren helburu nagusia Gaztetxea eta herriaren arteko harremana sendotzea da, eta horretarako zenbait ekintza desberdin antolatu ditugu! Haien berri hurrengo egunetan emango dizuegu!

Animatu, gozatu eta erabili!
Gaztetxea zuona da!
Gurea!


*   *   *



¡El 18 de febrero en el Torrea Gaztetxea de Bakio celebraremos el "Gaztetxe Eguna" (Día del Gaztetxe)! ¡El principal objetivo de ese día es reforzar la relación entre el pueblo y el Gaztetxe, y para ello hemos organizado distintas actividades! ¡En los próximos días os daremos mas información sobre ellas!

¡ Anímate, gozalo y úsalo!

¡El Gaztetxe es vuestro!
¡Nuestro!